45. Etnografia Jardunaldiak
2024 / 11 / 12

Gaur, azaroak 12, hasiko dira San Telmo Museoan Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatutako 45. Etnografia Jardunaldiak. Aurtengoak bereziak dira, urte luzeotako antolatzaile Fermin Leizaola zuzendariaren azken hitzaldia izango delako. Errelebo bikaina badu, Gordailuan formatutako Maite Errarte; eskerrik asko bi-biei, bihotzez.