Juan Jose Sagarzazu Sagarzazu (Azkoitia, 1892-12-21 / 1974-2-19)
2018 / 05 / 15

Zurezko pieza, bi astok eta gurutzatutako bi zeharrekok bermatzen dituzte eserlekua eta lanerako mahaia. Hainbat osagai galdu egin dira: zeharkako ohola esertzeko, mahaiko zuloan zegoen burdina, eserlekuaren muturreko txarrantxa. Beste lanabes batzuekin batera (hainbat ezten, trintxa, lima).
Juan Jose Sagarzazu Sagarzazu (Azkoitia, 1892-12-21 / 1974-2-19) espartingileak erabilitako tresneria. Multzoa Azkoitiko banketxe batean egon zen denboraldi batez erakusgai.