Qué me estás contando saioan
2021 / 03 / 04

Gaur, otsailak 4, Gordailuak ateak zabaldu dizkio “Qué me estás contando” ETB2ko arratsaldeko magazineari. Saioaren 1h48 minututik aurrera ikus daiteke Gordailua, bai eta Carlos Olaetxea zuzendariaren eta Irene Cardaba kontserbazio- eta zaharberrikuntza-arduradunaren hitzak entzun ere. Esan ere, esan dute telebistan ez ezik bertatik bertara ere bisitatu gaitzakezuela hilean bitan, web honetan bertan izena emanda.