"Itxi liburuak" programan
2020 / 01 / 24

Atzo, urtarrilak 23, ETB1en "Itxi liburuak" programan, historiaurreari buruzko saioa eskaini zen, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ospetsua ikasle-irakasle zela. Hartara, Gordailura abenduan egindako bisitan grabatutakoa ere baliatu dute. Hemen, pieza zehatzak ikusi ez ezik -esaterako, emakumezko neandertal baten beso-hezurra, 150.000 urte ingurukoa, Lezetxikin aurkitua-, ondare arkeologikoa nola gordetzen eta aztertzen den ere ikasi ahal izan dute.