Zuzeneko irratsaioa
2020 / 10 / 15
Urriaren 14an, Euskadi Irratiko Faktoria magazinearen tarte bat zuzenean egin da Gordailuan. biltegi bisitagarrian, Carlos Olaetxea zuzendariaren ahotik jaso dituzte Jon Artano kazetariak eta lantaldeak Gordailuaren nondik norakoak: nola jasotzen diren piezak, zein irizpiderekin, nolako baldintzatan gordetzen diren... Zumaiako oholmargo flamenkoa zaharberritzen ari den Vera Aldaberi ere elkarrizketatxoa egin diote.
Eskerrik asko, Euskadi Irratia, eta nahi duzuen arte.