Gordailua Google Arts & Culture plataforman dago
2018 / 05 / 16

Google street view sistemari esker, Gordailuan normalean bisitatu ezin diren biltegiak orain mundu guztiaren esku daude. Horrela, nork bere ordenagailu, tablet edo mugikorraren bidez, instalazioak eta altxor bat edo beste ikusteko aukera izango du, eraikinean barrena dabilelarik.

Gordailua bera ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, San Telmo Museoak eta Eusko Jaurlaritzak bertan gordetzen dituzten ondare-bildumetako pieza esanguratsuak ere ezagutu ahal izango dira. Hartara, hainbat erakusketa birtual antolatu dira, bereizmen handiko argazki ederrez eta testu laburrez osaturik (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Erakusketa tematikoak dira: artea, arkeologia eta paleontologia, etnografia…

Hemen klikatuta, zuzenean jo dezakezue.