"Pisuak eta neurriak" erakusketa urriaren 14 arte egongo da Ordiziako D’Elikatuz zentroan
2018 / 07 / 04

Atzo, “Pisuak eta neurriak” izeneko erakusketa aurkeztu zen ofizialki Ordiziako D’Elikatuz zentroan, urriaren 14 arte ikusgai. Izan ere, aurten 750 urte betetzen dira Ordizia hiribildu gisa fundatu zela, eta ospakizunen artean antolatu da erakusketa hau, bostehun urte luze dituen Ordiziako feria ospetsuaren omenez sistema metriko dezimalaren aurreko pisu eta neurriak erakutsiz. Pieza asko Gordailutik eraman dira, hartarako zaharberrituta, Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren bildumetakoak dira eta.