Arrakasta handiko deialdia egin da
2018 / 10 / 25

Urriaren 26ko bisita bereziki interesgarria gertatu zaio publiko orokorrari, hainbesterakoa ezen leku guztiak dagoeneko bete baitira. Arrakastaren arrazoia bikoitza da: batetik, Paleontologia da gaia, hots, duela milaka urteko animalien hezurrak, hain zuzen bisonte baten burezurra, hiru hartzena, azkonar batena ikus ahal izango dira; bestetik, joan den astean Donostian aurkitutako balea-lumerarako XVI. mendeko treska edo tina handietarik bi ere ikusgai egongo direla, orain Gordailuan eta, bertan garbitu, erregistratu, argazkiak egin eta biltegiratzeko.