EHU jardunaldien argitalpena
2021 / 03 / 11
Plazaratu da "Museos en Transformación", Iñaki Arrieta antropologoak EHUn antolatu ohi dituen museoei eta ondareari buruz gogoeta egiteko jardunaldien azken emaitza. Bertan, besteak beste, Albayalde-ko Maite Barriok eta Ion Berasainek artikulu bat idatzi dute, "Patrimonio y sostenibilidad: depósitos de colecciones compartidos", Gordailuan egiten duten lanetik abiatuta Europako beste ondare-biltegiak ere aurkezteko ariketa.