Hileta-errituei buruzko ikastaroan
2024 / 07 / 22
Ostiralean, uztailak 19, Gordailuak parte hartu zuen "Argizari galdua" udako ikastaroan. Argizariak hileta-errituetan Antzinako Arotik gaur egun arte izandako erabilera dela eta, argizarigintza-saio praktikoa ere izan zen. Argizaiolak hizpide hartuta, etnografia-teknikariak aspaldi honetan Gordailuak eskainitako ondare-baliabideak azaldu zituen.