Arkeologia Museoko erakusketan
2020 / 01 / 29
Atzo, urtarrilak 28, atera ziren Gordailutik Gipuzkoako Paleolitoaren bitxiak: Ekaingo plaketa, Torreko hezurra, Praileaitz I-eko zintzilikarioak. "Art Primer. Artistes de la prehistòria" erakusketa datorren astean, otsailak 6, zabalduko da, Bartzelonako Museu d'Arqueologia de Catalunyan, ekainaren 28a arte. Maila goreneko erakusketa da, formatu handikoa delako eta batez ere Europa osoko ehun bat artelan bikain jarriko dituelako ikusgai, Gipuzkoakoak barne.