1922ko film baten zaharberritzea
2024 / 09 / 03
Filmoteca Españolak Andaluziakoan aurkitutako film bat zaharberritu eta irailean ikusgai jarri du. 1922ko "Biarritz y alrededores" da, Aturri eta Bidasoa arteko irudiak dituena. Errekuperatzeko lanetan parte hartu dute EQZEk, Euskadiko Filmategiak, Gordailuak eta Photomuseumek, Aldundiaren ikus-entzuneko ondarea berreskuratzeko proiektu baten baitan, Maddi Lopez de Arkauteren gidaritzapean.