TechnArt zaharberritze kongresura
2019 / 05 / 13

Maiatzaren 7 eta 10 bitarte, Irene Cardaba Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur ondarearen kontserbazio-zaharberrikuntzako teknikariak TechnArt kongresuan parte hartu du, Belgikako Brugge hirian. Hain zuzen ere, 55 herrialdetatik joandako 300 partaide baino gehiago bildu dituen artelanen zaharberritzeari buruzko kongresuan, Cardabak "The cleaning of acrylic paints: evaluation of different cleaning methods by FTIR, SEM and AFM" komunikazioa aurkeztu du.