Nazioarteko Egunaren harira
2019 / 02 / 14

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna dela eta, Teknahik Donostiako Okendo Kultur Etxean antolatuta, Irene Cardaba Gordailuko kontserbazio eta zaharberritze teknikariak parte hartu du "Trabajadoras de las ciencias, la realidad de la mujer en la ciencia" mahai-inguruan.
Teknahik berak bertan ikusgai paratutako "Emakume langileak zientzian" erakusketaren ekimenetako bat izan da. Horrez gain, Gordailuko beste bi langile ere agertzen dira erakusketan: Sonia San Jose arkeologoa eta Maite Barrio zaharberritzailea.