Bildots Mistikoaren zaharberritzea bertatik bertara
2024 / 11 / 29

Gure lankide Maite Barriok parte hartu du Flandriako Gante hiriko katedraleko erretaula, "Bildots Mistiko" enblematikoa, zaharberritzeko lanetarako adituen mahai-inguruan; hain zuzen ere, brokatu aplikatua delako teknikaz bere ekarpena egin du, duela urte batzuk gai berari buruzko mintegi bat Gordailuan antolatu zuen eta.