Segur aski XVI.-XVII.eko itsasontzi batean ekarria zen
2018 / 10 / 26

Getariako badian Borja Inza urpekariak zilarrezko lingote bat aurkitu du. Urpeko argazkilaritza egiten ari zela, zilarrezko lingote hemiesferiko bat topatu zuen. Aurkikuntza arkeologiko isolaturik gertatuz gero, haren berri eman behar zaio Foru Aldundiari eta berehala entregatu behar dira, bai eta berak hala egin ere. Adituen azterketak baieztatu du pieza historikoa dela, seguruenik XVI-XVII. mendean itsasontziz Ameriketatik ekarria. Orain Gordailuan biltegiratu da, Gipuzkoako gainerako ondare arkeologikoarekin batera.