Regoyos margolariaren artelana San Telmo Museoan
2018 / 07 / 19
San Telmoren erakustareto iraunkorra biziberritu da, lehengo mamiari eutsita betiere: Darío de Regoyos margolari inpresionista ospetsuaren artelan batek atseden hartu, eta beste bat paratuko da haren ordez. Biak ala biak egile berarenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira, San Telmo Museoarekin dagoen elkarlan-harremanaren adierazgarri. Asturiasen jaioa, Regoyosek Euskal Herrian egonaldi luzeak eman zituen, maiz Irunen. Hain zuzen ere, hiri hartan pintatu zuen orain eskegitzen den koadro hau, 1901ean, “Udazkeneko euria, Jaizkibel” deitutakoa. Lehen aldia da ikusgai paratzen dela Aldundiak eskuratu zuenez geroztik.
