Kulturklik Pro webgunean
2019 / 07 / 22

Eusko Jaurlaritzak euskal kultur industrien profesionalei zuzendutako Kulturklik Pro webgunean, Gordailua aurkeztu dute. Hain zuzen, geure zereginen nondik norakoak azaltzeko aukera eskaini digute: eraikinaren beraren sorrera eta xedea, bildumen titularitateak eta ezaugarriak, kontserbazio, katalogazio eta zaharberritze lan nagusiak, eta oro har ondarearen balioa agerrarazteko ekimenak, hala nola erakusketak, maileguak, ikerketak, jardunaldiak...
Eskerrik asko gure lanen berri emateagatik.