Erakusketa Baionan
2023 / 07 / 27

Uztailaren 14an, Baionako Euskal Museoak, Bilboko Euskal Museoarekin elkarlanean, "Euskal Herria koloretan: autokromoak 1907-1935" erakusketa zabaldu da. Gordailuak pieza pare bat utzi du: Photomuseumen egon ohi den bisore bat eta EIMren autokromo oso berezi bat, 1867koa gehienez ere, Pasai San Pedron gerora desagertutako dorre bat erakusten duena.