Arkeologia-erakusketa
2021 / 10 / 08

Irungo Oiasso Museoan egondako "Lokatza, historiaren zaindari" erakusketa Xixonen zabaldu zen atzo, urriak 7. Izan ere, Oiasson erakutsitako hainbat pieza Xixonen aurkitu ziren, eta Gordailuan zaharberritu. Horregatik, gure arkeologia-teknikariak lagundu du erakusketa berriro han montatzen, eta Aldundiaren arkeologo Mertxe Urteagak hitzaldi bat eskaini zuen inaugurazioan. Gaur, aldiz, muntaketaren arduradun Gordailuko Sonia San Jose arkeologoak hitz egingo du.