Gipuzkoako Erlezain Egunean
2019 / 03 / 11

Zegamako Udalak antolatuta, atzo, martxoak 10, Erlezain Eguna ospatu zen. Besteak beste, Iruñeko Donezar aita-semeek eta Tolosako Rafa Gorrotxategik argizarizko gaiak nola egiten ziren erakutsi ziguten, bai kandelak, bai ezkobilduak. Hain zuzen ere, behialako lanbide horren emaitza bion erabilera mundu tradizionalean adierazteko, Gordailuak Zegamako eta Goierriko argizaiolak eta argimutila paratu zituen ikusgai, bitrina batean.
Eskerrik asko Zegamako Udalari, erlezaintzari loturiko ondarearen balioa agerrarazteko aukera emateagatik.