ICOMOS International Wood Committee Euskal Herrian da
2019 / 09 / 30
Gaur, irailak 30, Bilbon sinposioa hasi eta ostegunean, urriak 3, Donostian udako ikastaro jarraitu, zurezko kultur ondarearen aldeko ICOMOS mundu mailako elkarteak Euskal Herrian dihardu. Gordailuak ere parte hartuko du: urriaren 2an Aran Sagarzazuk bertan aurkeztuko du etnografia bekadun gisa Gordailuan egindako ikerketa, dolare eta sagardogintzari buruzko ondare-gaiak aztertu eta gaiaren inguruko hiztegi hirueleduna ere osatu baitzuen.
Ikastaroaren buru, urriaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Igartubeiti baserria bisitatuko da, dolarea ez ezik zurezko aurrealde bikaina ere badu eta.