Avilesen ikusgai egon ondoren
2019 / 05 / 17
Maiatzaren 9an itxi da "El cántaro pirenaico" erakusketa, Avileseko Udalak buztingintza tradizionalari buruz antolatutako XI.a. Hilabete eskas zabalik egonagatik ere, 652 bisitari izan ditu: publiko orokorra, eskolaumeak, zeramika eskolako ikasleak, Asturiastik kanpoko adituak eta bildumazaleak... Komunikabideetan ere oihartzun handia jaso du.
Katalogoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumako 7 pegarrez gain, Fermin Leizaola euskal etnografoaren artikulu bat ere argitaratu da.