Elkano Fundazioak antolatutako ikastaroan
2019 / 07 / 08

EHUren udako ikastaroen baitan, Elkano Fundazioak Donostiako Miramar jauregian ikastaro bat antolatu du uztailaren 4 eta 5ean: "Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago". Gordailuko langile batzuek ere beren komunikazioak aurkeztu dituzte: Xabier Kerexetak mendeurren kontzeptuari berari buruzko gogoeta plazaratu du, eta Irene Cardabak eta Urkiri Salaberriak IV. Mendeurrenerako Elias Salaberria pintoreak Aldundiarentzat margotutako koadroa aztertu dute.