Ander Izagirre kazetariak idatzita
2019 / 03 / 01
Ander Izagirre kazetari eta idazleak otsailaren azken ostiraleko euskarazko bisita gidatuan parte hartu zuen. Gordailuan ikusi, entzun eta sentitutakoaren harira, otsailaren 28an iritzi-artikulu hunkigarria argitaratu du Diario Vasco egunkarian idazten duen zutabean. Bizikletak, ondare arkeologikoa, Porcelanas Bidasoa, Elias Salaberriak Maria Cristina erregina amari egindako erretratua... gure ondare denetarikoaren berri eman du, ederki eman ere.