Eukal Herria Museoaren "Biribilak mendietan" erakusketa
2018 / 07 / 16
Ostiralean, uztailak 13, Gernikako Euskal Herria Museoak “Biribilak mendietan” erakusketa inauguratu du. Izenburuak adierazi bezala, korta eta saroi izenez biribilean zedarritzen ziren lursailak dira erakusketaren gaia, haien historia, bilakabidea eta ezaugarriak. Hartara, Gordailuak maileguan utzi ditu bi “artamugarri”, halako izendapenez ezagutzen baitira Gipuzkoako ekialdean saroien erdian paratzen ziren haustarriak. Erakusketa 2019ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.