Sorkuntzatik Kontserbaziora proiektua
2025 / 03 / 05
Martxoaren 3 eta 4an Madrilen, Reina Sofian antolatutako "26. Jornadas de Conservación de Arte Contemporáneo" delakoetan, Gordailuak ere parte hartu du. Hain zuzen Irene Cardabak aurkeztu du Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, abian den Sorkuntzatik Kontserbaziora deituriko proiektua.