Bukatu da burdingintzaren erakusketa
2021 / 11 / 02
Gaur, azaroak 2, itzuli dira Beasaingo Igartza olaren gaineko erakustaretoan urriaren 8an zabaldutako erakusketa. Erakusketak eskuzko burdingintza izan du ardatz, eta hartara hainbat objektu eraman ziren Gordailutik, gaur itzuli direnak, bai burdina bera egitekoak, bai burdinaz egindakoak ere; hau da, batetik mailuak, ingudeak, orrikak, hauspoa, eta bestetik giltzarrapoak, leiho-sareak, arrankaziak, goldeak, ferrak, eta abar.