Bertako ondarea nola kontserbatu
2021 / 04 / 27

Ostiralean, apirilak 30, publiko orokorrarentzako bisita gidatua egingo da Gordailuan, ohi bezala. Osasun-egoerak behartuta, aldiz, irundarrentzat izan beharko. Eta atsegin handiz. Beraz, bisitaren gaia, "Zaharrak berri: zaharberritzeen mundua", irundar publikoarentzat egokitu dugu, Bidasoaldeko ondareari bereziki erreparatuta: Menchu Galen margolan bat, Antonio Valverderen beste bat, Porcelanas Bidasoako objektuak, Asturiagako zeramika, beirateak, eta abar.
17:00etan gaztelaniaz eta 16:15ean euskaraz. Izena eman behar, hemen: 943 555 520 edo gordailua@gipuzkoa.eus