Gordailutik aldizkarira
2025 / 01 / 02
Urtea bukatzearekin bat, "Hondarribia" aldizkariak Mª Jose Noain historialariaren artikulu bat argitaratu du, Pirinioetako Bakea sinatu zen uhartetxoari buruz. Hartara, Euskal Itsas Museoak Gordailuan dituen bi irudi erabili ditu, zein baino zein ederragoa arte, historia eta etnografia aldetik. Urte Berri On.