Ondareari buruzko erakusketa
2021 / 10 / 25
Ostiralean, urriak 22, zabalik geratu da Irungo Udalak Amaia Kultur zentroan antolatu eta Maria Jose Noainek komisariatutako erakusketa, ondareari buruz. Bertan askotariko ondaregaiak erakusten dira; besteak beste, Gordailuan egoten diren pieza batzuk, bai Irungo Udalak berak komodatuan dituenak, bai Gipuzkoako Foru Aldundiarenak. Azaroaren 14ra arte ikusgai.