Azkueren margolana, ikusgai
2021 / 12 / 21

Atzo, abenduak 20, Gordailutik Zumalakarregi Museora eraman zuten Eugenio Azkue gipuzkoar margolariak Isabel II.a erreginari egindako erretratuaren kopia bat, jatorrizkoa Madrazok margotu zuen eta. 2022ko apirilaren 5era arte ikusgai. Ormaiztegira bidean, joanean edo etorrian, Tolosako Santa Maria elizara hurbil zaitezten gomendatzen dizuegu, Azkuek berak margotutako eszena biblikoen horma-irudi zahaberritu berriak gozatzera.