Bukatu da erakusketa
2022 / 03 / 18

Igandean, martxoak 13, itxi zen San Telmo Museoan "Baginen bagara; emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak", Gordailuaren eta San Telmoren arteko elkarlanaren emaitza. Orain bueltan ari dira artelanak, gehienak Gordailura, Aldundiarenak izan, San Telmorenak izan, Kutxa Fundazioarenak izan; beste batzuk, berriz, Aldundiaren beste eraikin batzuetara itzultzen ari dira.