Euskal hitzen harira
2019 / 07 / 11
Euskaltzaindiaren mendeurrena dela eta, Bernardo Atxaga idazlearen gidoia duen dokumental bat grabatzen ari da Beittu Video SL ekoiztetxea. Hartara, Gordailuan kontsulta egin dute, euskal hitz batzuen eta haiei lotutako objektuen bila. Izan ere, baserri giroan duela ehun urte egunero erabiltzen ziren hitz asko eta asko gaur egungo euskara kaletarrari arrotz zaizkio, euskal jendartearen eta hizkuntzaren mende honetako eboluzioaren lekuko.
Grabaketa hainbat tokitan egin dute; besteak beste, Foru Aldundiaren Igartubeiti Baserri Museoan.