"Martinez de Mendaroren botozko taula, XV. mendeko pintura flandestar baten azterketa eta esku-hartzea (Zumaia)" nazioarteko jardunaldia
2021 / 09 / 29
JARDUNALDIA
GORDAILUA Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentrotik, atsegin handiz aurkezten dizuegu Martinez de Mendaroren botozko taula, XV. mendeko pintura flandestar baten azterketa eta esku-hartzea (Zumaia) nazioarteko jardunaldia.
Jardunaldia azaroaren 9an izango da online saioan.
Ikerketan parte hartu duten adituen eskutik, Zumaiako San Pedro parrokiako XV. mendeko pintura flamenkoaren inguruan egindako ikerketa-lana eta esku-hartzeak aurkezteko dira.
Jarduera doan da. Aldez aurretik izena eman behar da, honako formularioa beteta. Izena emateko epea eskainitako plazak betetzean amaituko da. Onartuek posta elektronikoz jasoko dute baieztapena. Parte-hartzaile guztiei bidaliko zaie jardunaldira sartzeko esteka.