Donostiako Kubo-Kutxa aretoan egon da
2019 / 08 / 30

Jose Ramon Anda eskultorearen "Lantegi" erakusketa bukatu da igandean, abuztuak 25. Donostiako Kubo-Kutxa aretoan egon da ikusgai maiatzaren 24az geroztik. Bertan, besteak beste, Aldundiaren zurezko eskultura bat erakutsi da. Behin erakusketa bukatuta, eskultura Gordailura etorri da. Materia organikoz osaturiko elementuekin egin ohi den bezala, biltegiratu baino lehen anoxia pasa beharko du, xilofagorik ez duela ziurtatzearren.