Erakusketaz erakusketa
2021 / 07 / 15
Bihar, uztailak 16, "La petjada del nyandú (o com transformem els silencis)" erakusketa zabalduko da Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge erakustaretoan. Hartara, KUTXA Fundazioak Gordailuan duen margolan bat eraman dute, Katalina Erausoren erretratua, Juan van der Hamen y León XVII.ean egina. Erakusketa urriaren 17ra arte egongo da ikusgai, eta handik zuzenean joango da margolana beste erakusketa batera, Sevillara.