Gordailuan barrena
2021 / 03 / 30

Gaur, martxoak 30, inauguratu da ofizialki Altamirako Museoan "Kiputz, un abismo en la Prehistoria", dagoeneko San Telmo Museoan ikusteko aukera izan genuena. Gaia: Mutrikuko Kiputz IX leizezuloan ezbeharrez eroritako animalien hezurdurak, harrigarriro ongi kontserbatuak. Jakina, ikusgai jarritako aztarnak Gordailutik eraman dira. Apirilaren 1etik aurrera zabalik, ekaina arte eta luzatzeko aukerarekin.