Arkeologia-erakusketa
2021 / 12 / 17

Gaur, abenduak 17, inauguratu da Arrasateko Kulturate erakustaretoan "Lezetxiki, neandertalen lurraldea" erakusketa. Debagoienako indusketetan aurkitutako aztarnak daude ikusgai, bai gizakienak, bai gizakiek egindako objektuenak, bai eta animalienak ere: lehoi, jatun, lehoinabar, hienarenak... 2022ko apirilaren 9a arte egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era.