Gaiari buruzko tailerra Gordailuan
2019 / 04 / 09

Larunbatean, apirilak 6, 37 lagunek parte hartu dute lur azpiko arkeologia tailer teoriko eta praktikoan, Gordailuan. Espeleologoei eta kobazuloetan ikertzen dutenei zuzenduta egon da, labar artea edota aztarnategi mota ezberdinak detektatzen jakin dezaten, bai eta jarduteko protokoloa ezagut dezaten ere, arkeologia aldetik ez ezik, baita administratiboki ere. Arratsaldean Izturitzeko Otsozelaia kobazuloan egin dute egonaldi praktikoa