Menchu Gal aretotik
2020 / 11 / 23
Irailaren 18an zabaldu eta atzo arte, azaroak 22, egon da ikusgai Irungo Menchu Gal aretoan Mari Paz Jimenez artistari eskainitako erakusketa: "Diamante egonezina". Gaur bertan itzuli da Gordailura Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Zirkua" izeneko artelana, San Telmo Museoak utzitako beste bi artelanekin batera. Bai Aldunadiak bai STMk badute artista donostiar interesgarri honen obra gehiago.