Mahai-ingurua San Telmo Museoan
2019 / 10 / 18

Ostegunean, urriak 17, "Euskal Mendizaletasunaren ondarea" mahai-ingurua egin zuten Antxon Iturriza eta Carmen Diez EMMOA kideek eta Xabier Kerexeta Gordailuko etnografia teknikariak, Ondarearen Europako Jardunaldien 2019ko leloa "ondarea eta aisia" dela eta. Iturrizak euskal mendizaletasunaren museo-proiektuen historia azaldu, Diezek hari loturiko ondarearen katalagozio lana aurkeztu eta Kerexetak euskal mendizaletasunaren ondareaz jardun zuen.