Gipuzkoako arkeologiaren ikerlaria
2019 / 10 / 21

Miguel Sasieta Larrañaga, Munibe Taldeko sortzaileetako bat, urriaren 18an zendu da. Prospekzio asko eta asko egin eta ehunka aztarnategi aurkitu zituen, horien artean Praileaitz I, Kiputz IX eta Astigarraga haitzuloak. Bizitza osoa eman zuen haitzuloak zein megalitoak bilatzen eta indusketa arkeologikoetan industen eta azpiegiturak prestatzen. Gipuzkoako arkeologiaren ezagutzan ezinbestekoa izan da berak eta bere taldeak egindako lana. Gugan bego.