Erakusketa San Telmo Museoan
2025 / 01 / 18

Ostiralean, urtarrilak 17, inauguratu zen San Telmo Museoarekin elkarlanean egindako "Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025" erakusketa. Izan ere, aurten betetzen dira gure lurraldearen lehen aipamen idatziaren mila urteak, eta ospatu beharra dago! Gipuzkoako agintari gorenak bertan zirela, erakusketa hau urte osoan egin beharreko hainbat ekitaldiren hasiera izan da.