Mari Paz Jimenezen erakusketa
2025 / 02 / 06

Atzo, otsailak 6, KUTXA Kubo aretoan "Mari Paz Jimenez. Misterioa argitzea" erakusketa zabaldu zen. Artistaren ibilbide oparoaren berri ematen da, figuraziotik abstrakziorako bidean. Gordailutik hainbat artelan eraman dira, Aldundiarenak ez ezik, baita San Telmo Museoarenak eta Kutxa Fundazioarenak ere.