Untzi Museotik Euskal Itsas Museora
2019 / 04 / 04
Gipuzkoako Foru Aldundiaren museoetako batek izana ez baina izena aldatu du. Euskal itsas ondarearen balioa agerrarazteko lanari berrekiteko, eraikina goitik behera birmoldatu eta beharrizan berrietara egokitu da; besteak beste, igogailua paratu da, erabateko irisgarritasuna bermatzearren. Gaur, bi erakusketarekin zabaldu da: "Juan de Alcega, jostun unibertsala" eta "Ni, traidorea: Lope de Aguirre", Gordailutik ere eramandako hainbat objektu ikusgai jarrita.