Koldobika Jauregi gogoan
2024 / 09 / 12
Larunbatean, Berastegiko eta Leitzako mugan, omenaldi bikoitza egin zen: Koldobika Jauregi zenaren omenez, eskulturak; Juan Antonio Urbeltz Gipuzkoako dominadunari Garoa saria eman zioten, jakina, dantzaz lagundurik. Biek ala biek parte hartu zuten "Dantza" filmean, eta hain zuzen Jauregiren eta Cajarevilleren eskuzabaltasunari Gordailuan baditugu haiek filmerako diseinatutako hainbat gai.