Zer, eta zergatik gorde
2019 / 12 / 04

Asteartean, abenduak 3, Gordailuko teknikariak hitzaldi bat eskaini zuen Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan, ondare etnografikoari buruz; hain zuzen ere, XXI. mendean zer eta zergatik gorde behar den azaltzea izan da xedea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur teknikari Manu Izagirre zenaren omenez Bizkaiko Arkeologia Museoak antolatutako hitzaldi-sortaren baitan eman da hitzaldia.