"Ondarea zaintzea, zure kontu"
2020 / 10 / 21

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, urriaren 20an Irene Cardaba Gordailuko teknikariak online ikastaro bat eskaini du, bi saiotan, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurtengo leloa "Ondarea eta Hezkuntza" izaki, abagunea baliatu dugu berez ondare-zentro izan gabe ere artelanak ikusgai dauden guneetan haien kontserbaziorako aholkuak eskaintzeko. Sentsibilizazio-kanpaina luzeago baten hasiera da. Jardunaldia eta dokumentuak laster weberatuko ditugu.