Oiartzundik dator
2021 / 03 / 12
Iragorri familiaren eta Oiartzungo Udalaren eskuzabaltasunari eta ondarearekiko sentiberatasunari esker, martxoaren 12an ekarri dugu Gordailura XVI. mendeko dolare bat, Garmendia baserrikoa. 450 urte izanagatik zurezko egitura ongi dago, eta orain aukera emango die ikertzaileei hemen azter dezaten dolare-tipologia hau, Igartubeitikoaren ondorengoa. Berezko duen garrantzi etnohistorikoaz gain, adibide honek azpimarratzen du gipuzkoar guztioi onura dakarkigula Gordailuaren eta erakunde eta partikularren arteko elkarlanak.